Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

IKT MUSIKAN
2008ko apirilean B09an egindako ikastaroaren bloga.

Artxiboa: Martxoa 2008

05/03/2008 GMT 1

AURKEZPENA

iktmusikan @ 10:05

Kaixo! Ongi etorri "IKT Musikan" ikastaroko blogera.

Sentsazioa

Blogaren erabilpena helburuen artean dagoenez hau da erabiltzaile moduan trebatzeko erabiliko duguna.

Beste saio batzuetan blogaren kudeaketan sartuko gara, baina hori aurrerago izango da.

Blog honetan galderak, kezkak, zalantzak eta baita eritziak eta abar sartzeko aukera izango dugu. Eta beste aldetik, hainbat ariketa egin eta ebaluazioak bota.

Ikusiko duzuenez, ikastaroko saio bakoitzari blog honetan sarrera bat edo gehiago jarriko diot, eta egingo duguna bertan planteatuko dugu. Egiten duguna gogoratzeko ere balio izango dizuela uste dut.

Informazioa eta blog gehiago:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Blog

Beste blog batzuk:

http://blog.eitb.com/blog.php

http://verbascum.blogalia.com/

Ariketak:

1. Adibideak ikusi ondoren, zure eritzia eman erantzun baten (azpiko loturan klik eginda), zuretzat blog bat zer den azalduz, blog hau baloratuz, zure lankideen eritziak komentatuz, zure espektatibak azalduz...

2. "Idatzi nahi badidazu" lotura erabili eta bidalidazu mezu bat, sistemak funtzionatzen duela ikusteko.

*Gogoratu "F5" botoia sarritan jotzea, bloga freskatzeko (azken aldaketak ager daitezen).

*ETA ALDAKETAK BETI GORDE!

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!