9. AMAIERA
Azken lana:
Zure eritzia garrantzizkoa da hau ebaluatu eta balizko beste ikastaro bat antolatzeko orduan. Bidali, mesedez, "Idatzi nahi badidazu" edo erantzun baten argitara ezazu. Puntu hauetan oinarritu zaitezke edo egoki ikusten duzuna erantzun, gehitu edo kendu.
1. Ikastaroak zure espektatibak bete ditu?
2. Zerbait kendu edo gehituko zenuke? Ikastaroaren plangintza baloratu. Eduki eta denboraren banaketa egokia izan da?
3. Zein atal iruditzen zaizu erabilgarriago ikasgelarako?
4. Ezagutza informatikoa eta musikalaren arteko oreka egokia izan da?
5. Komentatu nahi duzun beste edozer.

Eta IKTak erabiltzen animatzeko web orrialde interesgarri batzuk:
http://www.euskomedia.org/cancionero!
Hor midiak, mp3ak, partiturak, hitzak... aurkituko dituzue, denetarik dago.
http://www2.elkarrekin.org/web/websailkapena/?q=web/websailkapena!
elkarrekin.org orriak gauza asko ditu, baina hemen, konkretuki, web orrialdeen laburpen polit bat dago. Musikako atalean hainbat gauza interesgarri aurkituko duzue.
Entzunaldiak proiektoreaz (kainoiaz) egiteko adibidea:
Ortigueira dantza

Zabaldu
del.icio.us




1. Gaien zerrenda komentatuko dugu jendearen erantzunak blog honetan ikusita.