AURKEZPENA
Kaixo! Ongi etorri "IKT Musikan" ikastaroko blogera.

Blogaren erabilpena helburuen artean dagoenez hau da erabiltzaile moduan trebatzeko erabiliko duguna.
Beste saio batzuetan blogaren kudeaketan sartuko gara, baina hori aurrerago izango da.
Blog honetan galderak, kezkak, zalantzak eta baita eritziak eta abar sartzeko aukera izango dugu. Eta beste aldetik, hainbat ariketa egin eta ebaluazioak bota.
Ikusiko duzuenez, ikastaroko saio bakoitzari blog honetan sarrera bat edo gehiago jarriko diot, eta egingo duguna bertan planteatuko dugu. Egiten duguna gogoratzeko ere balio izango dizuela uste dut.
Informazioa eta blog gehiago:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Blog
Beste blog batzuk:
http://verbascum.blogalia.com/
Ariketak:
1. Adibideak ikusi ondoren, zure eritzia eman erantzun baten (azpiko loturan klik eginda), zuretzat blog bat zer den azalduz, blog hau baloratuz, zure lankideen eritziak komentatuz, zure espektatibak azalduz...
2. "Idatzi nahi badidazu" lotura erabili eta bidalidazu mezu bat, sistemak funtzionatzen duela ikusteko.
*Gogoratu "F5" botoia sarritan jotzea, bloga freskatzeko (azken aldaketak ager daitezen).
*ETA ALDAKETAK BETI GORDE!

Zabaldu
del.icio.us
Hau da lehenengo erantzuna. Ez da oso orijinala, baina ikusteko balio izango du.
Ane | 2008-04-02 - 16:29:10 GMT 1 #
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da.
josune | 2008-04-02 - 16:30:05 GMT 1 #
Hau froga bat besterik ez da.
Miren | 2008-04-02 - 16:30:44 GMT 1 #
Oso ondo iruditzen zait guzti hau, gainera aurten erabili izan behar izan dot ukraniako lagun batzukin komunikatzeko.
Oso efektiboa da.
Nire espektatibak....., ikastea
fede
fede | 2008-04-02 - 16:31:04 GMT 1 #
Lehenengo froga blog batean.
alizia | 2008-04-02 - 16:32:03 GMT 1 #
Lehenengo egun honetan gauza berri eta erabilgarriak ikasi ditut.
Jone | 2008-04-02 - 16:32:46 GMT 1 #
Nere ustez blog bat oso baliogarria izan daiteke, adibidez informazioa emateko gai bati buruz eta denak edo aukeratutako pertsonak ikusteko eta iritsia eman ahal izateko.
Iratxe | 2008-04-02 - 16:32:48 GMT 1 #
momentuz banoa gauza ikasten
lurdes | 2008-04-02 - 16:33:05 GMT 1 #
Bog bat zer den ikastera etorri naiz. Ia gaur etxera orduko zeozer argitzen nazen.
olga | 2008-04-02 - 16:33:07 GMT 1 #
ordenagailuan praktikak egiten ari naiz behintzat
carmen oteiza | 2008-04-02 - 16:33:25 GMT 1 #
Kaixo Jone
Miren | 2008-04-02 - 16:33:57 GMT 1 #
Blog bat bakoitzak gai bati buruz duen informazio idazteko lekua da.
ainara | 2008-04-02 - 16:34:33 GMT 1 #
Aupa Ainara!
amaia | 2008-04-02 - 16:34:53 GMT 1 #
Blog bat egunkari pertsonal bat da. Bertan, irudi, artikulu, albiste, galdera, erantzun..aurkitu dezakegu.
olga | 2008-04-03 - 08:46:46 GMT 1 #
Aupa neska mutilak,hemen nago praktikatzen.
rosana | 2008-04-03 - 12:40:20 GMT 1 #
Hemen nago laguntza gabe blog baten parte hartzen!!!Lehenengo saioarekin hau lortuz gero,ikastaro bukaeran...
alizia | 2008-04-03 - 21:10:42 GMT 1 #