1B.- BLOGAREN ERABILPENA MUSIKA ARLOAN
Atal honetan ihaz musika arloan sortu nituen blog bi aztertuko ditugu. Errakuntza ugari daude eta biak daude amaitzeko, baina nik blog bi hauekin ikasi nuen zer zen blog bat eta nola kudeatu, beraz... bertsoak esaten zuen moduan:
"Ondo egindakoa,
mesedez, txalotu;
txarto egindakoa, (maitia)
mesedez, barkatu."
Bat 5. mailarako prestatu nuen: "Pertsonen ahotsak", ahotsen sailkapena lantzeko.
http://zaldibar5mailamusika.nireblog.com/
Bigarrena 6. mailarako izan zen, orkestako tresnen gainean.
http://zaldibar6mailamusika.nireblog.com/
Ikastaroan zehar ikasleei laguntza eskatu eta amaitzeko eskatuko diet, horrela benetan ikasleek egiten duten erabilpena ikus dezazuen.
Ariketa moduan 5. mailako ikasleei (besteak joan ziren) mezuren bat bidali euren lana baloratuz eta eritziren bat emanez. Ia horrela amaitzen animatzen ditudan.
Eta blog gehiago enredatzea nahi duenarentzat:
http://www.mediatico.com/es/blogs/musica/
Eta blogen antzekoak diren myspaceko web orrialdeak:
Adibidez:

Zabaldu
del.icio.us
Zorionak!
Erantzunetan denetarik egon da: Proba xumeak (baina arazo barik argitaratuta), definizioak, agurrak, iritziak...
Eta gehienok nire argazkiaren azpiko "Idatzi nahi badidazu" erabiliz mezua bidali didazue.
APROBAU! Ez zen hain zaila ezta? Bigarren saioan lehenengo-lehenengo pasadatxo bat emango diogu. Ikusiten duzuenez, ez zen hainbeste larritzeko!
Plantxa arriskugarriagoa da, ERRE EGITEN DU! Eta ordenadoreak kalanbrerik ere ez!
Aurrera hurrengo saiorako!
Ane | 2008-04-03 - 20:45:22 GMT 1 #
Prest bigarren saiorako
fede
fede | 2008-04-07 - 16:08:49 GMT 1 #