3. BLOGA KUDEATU
Hauek dira atal honetan landuko ditugun zereginak:
1. Bakoitza bere blogean sartu eta itxura eta "nire datuak" errepasatu. Aldaketak egin nahi badituzue, egin.
2. HTML editorea eta aldaketa.
3. Sarrerak sortu, aldatu, borratu eta argitaratu. Zirriborroekin lan bera.
4. Argazkiak eta loturak sartzea: arazoak. Internetetik irudiren bat hartu eta blogean sartu. Interesgarri den helbideren bat bazenu, helbidea zure blogean sartu ere.
5. Youtubeko bideoak sartu. Loturan klik egin eta bideoaren helbidea itsatsi.
http://www.youtube.com/watch?v=ofdEFNuY9UI
6. Erantzunak borratu: Lankide biren blogean sartu eta "sarrera ez egokia" egin, berak borra dezan.

Zabaldu
del.icio.us
Ai ene! Ahal eginak egiten nabil, baina internet kili kolo dabilkit eta kostata.Ez dut youtubeko orririk sartu baina beste batzuk sartzea lortu dut.Ez da gutxi.Engantxata nau.Jejeje.
alizia | 2008-04-13 - 13:45:57 GMT 1 #
Zirriborroak desagertu egiten zaizkit.
Zirriborro moduan gordetzen dut, baina argitaratutakoan desagertu egiten da.Aldaketak egiteko aurreko sarreretan sartu behar naiz. Ez dakit ondo nabilen.
alizia | 2008-04-13 - 13:59:48 GMT 1 #
Ba bai, zirriborro bat argitzaratzen denean, zirriborro zerrendatik desagertu egiten da, baina "Aurreko sarrerak" atalean agertzen da. Aldaketak egin nahi badituzu hor sartu. Zirriborroen gainean dagoen botoia da.
Ane | 2008-04-14 - 09:41:57 GMT 1 #