4. PARTITURA PROZESATZAILEA

Nik erabiltzen dudan prozesatzailea FINALE da, baina hemen egiten dugun guztia edozein prozesatzaileri aplikatu ahal zaio.
Finale eta Word edo parekoen arteko antzekotasunak eta desberditasunak aztertuko ditugu. Horrelako prozesatzaile baten zeregin nagusia testu idatzia sortzea den bezela, Finalerena musika idatzia sortzea da, baina badaude beste erabilpen batzuk.
Garrantzizkoena soinu artxiboen kudeaketa izan daiteke:
1. Ezagutzen ez dugun partitura bat sartu eta entzun (hizkuntza musikalean erreztasunik ez badugu; beste tresnarik ez dugunean edo jotzen ez dakigunean). Honek gure lanerako kantak aukeratzeko lana erraztu ahal digu, eta ikasketa edo memorizazioan asko lagundu.
2. Soinu artxiboak zabaldu, editatu edo sortu. Soinu artxiboak internetetik bajatzen baditugu, eta gure erara egokitu, lan asko aurrez dezakegu.
FITXATEGI EDO ARTXIBO KONTZEPTUA.
Datorren saioan midi artxiboak sortu eta kudeatuko ditugunez, kontzeptu batzuk argitzea komeni da.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi_formatu
Finalekin landuko ditugunak MIDI motakoak izango dira.
http://eu.wikipedia.org/wiki/MIDI
http://es.wikipedia.org/wiki/MIDI
Sarritan entzun dugun WAV eta MP3ak ezin dira prozesatzaile hauekin landu.
http://es.wikipedia.org/wiki/Mp3
http://es.wikipedia.org/wiki/Wav
WAV eta MP3 artxiboekin lan batzuk egiteko Nero Wave editor edo Audacity bezalako aplikazioak erabili daitezke.
Gehiago jakiteko:
http://finale-musica.programas-gratis.net/


Zabaldu
del.icio.us