Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

IKT MUSIKAN
2008ko apirilean B09an egindako ikastaroaren bloga.

14/04/2008 GMT 1

5. PROZESATZAILEAREN ERABILPEN BATZUK

iktmusikan @ 21:02
Finale 
  
. Konposiziorako: Orkestako edozein tresnaren soinua erabiliz egin daitezke doinuak zein laguntzak. Guk egin ahal ditugu, edo IKT gelan prozesatzaile bat instalatuta eukiz gero, ikasleek ere egin ditzakete konposizioak, euren ezagutzaren arabera. Gero ikaskideen aurrean aurkeztu ahal dituzte, entzunez eta proiektorearen bitartez proiektatuta.


. Hizkuntza musikala lantzeko: Guk edo eurek sortutako/bajatutako artxiboa martxan jarri, eta irakurketa erritmikoa eta melodikoa egin daiteke. Gero aldaketak egin (guk edo eurek) eta berriro abestu, desberdintasunak kontutan harturik.


 

. Jotzerakoan laguntzak egiteko: bajatu edo sortu dugun artxiboa martxan jarri eta ikasleek flautarekin jo behar dute. Guk nahi ditugun laguntzak sartuta emaitza aberatsagoa izango da.

 

. Midi artxiboak editatzeko edota sortzeko: Egiten dugun edozein lan formatu desberdinetan gorde daiteke. Guri gehien interesatzen zaizkigunak bi dira:

 

*.fin: hots, kantarenizena.fin

*.mid: hots, kantarenizena.mid

 

Lehenengoak finaleren artxiboak dira, berak sortu eta ulertzen dituenak, eta .fin extensio edo luzapena dute.

Bigarrenak MIDI artxibo famatuak dira, internetera igo, karaokeak sortzeko erabili eta hainbat gauzatarako balio digutenak. Hauek .mid luzapena dute.

 

Bi artxibo mota hauek ez dute "bultu" handiegia egiten, horregaitik, erosotasunez bialtzen dira korreo elektronikoz.

 

Dena den, informatikak musikan erabilpen zabala dauka. Hemen dituzue orri interesgarri bi arlo hau lantzen dituztenak:

 

http://www.eduteka.org/ExpresionMusical.php

 

 

http://www.xtec.es/rtee/esp/tutorial/index.htm

 

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Kaixo!
    Atzo ikututako arloen artean gauza batzuk ez daude inon apuntatuta. Hemen ohartxo bat jarriko dizuet:

    1. Finale instalatzekoan agertzen den MIDI konfigurazioan, output edo irteera definitu behar dugu, eta aurremarkatuta datorren aukeraren ordez, gure txartelarena zehaztu.

    2. Finaleren itzulpen partxea instalatzeko, arazo bakarra partxeari Finale ZEIN KARPETATAN INSTALATUTA daukagun esatea da; eta hau da helbidea normalean:
    C:Archivos de programa/Finale 2003
    Gogoratu instalazioak beti baimenak dituen erabiltzaile batek egin behar dituela!

    3. PANTALLAZOA: Musikako edo beste edozein irakaslerentzako interesgarria:
    Pantallan dagoena gordetzea: IMPR PANT botoia erabili eta gero Word, Power Point edo nahi dugun programan itsatsi dezakegu. Irudi moduan gorde nahi izan ezkero, Paint bezelako irudien editore baten itsatsi eta nahi dugun extensioaz gorde (JPG, BMP, GIF...). Paintekin aldaketak ere egin ahal zaizkio.

    Ane | 2008-04-17 - 08:31:14 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!