9. AMAIERA
Azken lana:
Zure eritzia garrantzizkoa da hau ebaluatu eta balizko beste ikastaro bat antolatzeko orduan. Bidali, mesedez, "Idatzi nahi badidazu" edo erantzun baten argitara ezazu. Puntu hauetan oinarritu zaitezke edo egoki ikusten duzuna erantzun, gehitu edo kendu.
1. Ikastaroak zure espektatibak bete ditu?
2. Zerbait kendu edo gehituko zenuke? Ikastaroaren plangintza baloratu. Eduki eta denboraren banaketa egokia izan da?
3. Zein atal iruditzen zaizu erabilgarriago ikasgelarako?
4. Ezagutza informatikoa eta musikalaren arteko oreka egokia izan da?
5. Komentatu nahi duzun beste edozer.

Eta IKTak erabiltzen animatzeko web orrialde interesgarri batzuk:
http://www.euskomedia.org/cancionero!
Hor midiak, mp3ak, partiturak, hitzak... aurkituko duzue, denetarik dago.
http://www2.elkarrekin.org/web/websailkapena/?q=web/websailkapena!
elkarrekin.org orriak gauza asko ditu, baina hemen, konkretuki, web orrialdeen laburpen polit bat dago. Musikako atalean hainbat gauza interesgarri aurkituko duzue.
Entzunaldiak proiektoreaz (kainoiaz) egiteko adibidea:
Ortigueira dantza

Zabaldu
del.icio.us
Kaixo Ane, berandu baina hemen nabil ahaztu barik gure kontuarekin. 1. Espektatibak beteta. 2. Plangintza oso egokia eta eduki eta denboraren arteko banaketa ere bai. 3. Ikasgelarako karaokea eta finalen partiturak erakustea, band in a box akonpainamentuak ere bai baina nahiko zaila ikusten dut, gehiago sakondu behar. 4. Oreka egokia izan da. 5. Berriz egiteko prest, agian atal bakoitzari denbora gehiago dedikatuz. Eskerrikasko guztiagatik eta hurrengorarte. Besarkada bat.
Fede | 2008-06-27 - 18:15:34 GMT 1 #