IKT MUSIKAN http://iktmusikan.nireblog.com 2008ko apirilean B09an egindako ikastaroaren bloga. Tue, 30 Jun 2009 03:09:00 +0100 IKT MUSIKAN http://files.nireblog.com/blogs/iktmusikan/gravatar.gif http://iktmusikan.nireblog.com http://nireblog.com 9. AMAIERA http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/28/9-amaiera http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/28/9-amaiera Azken lana:

Zure eritzia garrantzizkoa da hau ebaluatu eta balizko beste ikastaro bat antolatzeko orduan. Bidali, mesedez, "Idatzi nahi badidazu" edo erantzun baten argitara ezazu. Puntu hauetan oinarritu zaitezke edo egoki ikusten duzuna erantzun, gehitu edo kendu.

1. Ikastaroak zure espektatibak bete ditu?

2. Zerbait kendu edo gehituko zenuke? Ikastaroaren plangintza baloratu. Eduki eta denboraren banaketa egokia izan da?

3. Zein atal iruditzen zaizu erabilgarriago ikasgelarako?

4. Ezagutza informatikoa eta musikalaren arteko oreka egokia izan da?

5. Komentatu nahi duzun beste edozer.

Dantzaria

Eta IKTak erabiltzen animatzeko web orrialde interesgarri batzuk:

http://www.euskomedia.org/cancionero!

Hor midiak, mp3ak, partiturak, hitzak... aurkituko dituzue, denetarik dago.

http://www2.elkarrekin.org/web/websailkapena/?q=web/websailkapena!

elkarrekin.org orriak gauza asko ditu, baina hemen, konkretuki, web orrialdeen laburpen polit bat dago. Musikako atalean hainbat gauza interesgarri aurkituko duzue.

Entzunaldiak proiektoreaz (kainoiaz) egiteko adibidea:

Ortigueira dantza

Comments

]]>
Mon, 28 Apr 2008 17:18:13 +0100
8. BAND IN A BOX - AUKERAK http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/28/8-band-in-a-box-aukerak http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/28/8-band-in-a-box-aukerak band in a box tapa

Zer da B&B edo Band-in-a-Box?

http://band-in-a-box.softonic.com/

http://www.aulaactual.com/equipamiento/hbandbox.php

Hemen ere azalpen txiki bat, publizitarioa izan arren:

http://www.software-shop.com/in.php?mod=ver_producto&prdID=100

Zertarako erabil daiteke?

1. Hizkuntza musikala lantzeko.

2. Flauta jotzeko laguntza melodikoak eta bariatuekin, estilo desberdinekin, ohikoak ez direnak.

3. Karaokea.

4. Konposiziorako.

5. Midiak zabaldu, sortu eta kudeatzeko.

Programa honekin lan egitea nahi duenarentzat gidatxo bat:

http://www.aulaactual.com/ayuda/guiaband/band01.php

Comments

]]>
Mon, 28 Apr 2008 13:29:49 +0100
7. KARAOKEA SORTU http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/21/7-karaokea-sortu http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/21/7-karaokea-sortu WIN KARAOKE CREATOR

Programa honek midi artxiboei letra sartzeko eta kar artxibo bihurtzeko balio du. Inglesez bakarrik dago!

Tutorial hau oso ondo idatzita egon ez arren, nahiko zehatza da: "El Tutorial DEFINITIVO de cómo usar el jodío Winkaraoke Creator"

http://www.danielreina.com/mcreator.html

Hau da gutxi gora behera leiho nagusia. Idazteko arau batzuk jarraituta, erabilpena nahiko sinplea da.

WINKAR KREATOR

Behin instalatuta eta martxan dagoenean nota asko agertzen denez (midi aberatsa dela esan nahi du) arazo argiena melodia edota pista nagusia zein den argitzea da, pista horri letra sartzeko.

Kontuz midi batzukin, melodiarik ez dute, laguntzak bakarrik, eta oso zaila da letra sartzea zein eurekin abestea.

Tutorialean agertzen den bezela, errezagoa da letra sartzeko lana pista bakarra (pista hori) bistan dugula egitea. Horretarako, beste pista guztiak desaktibatu.

Oso gomendagarria da Winkaraoke creator eta vanBasco batera zabalik eukitzea. Horrela creatorrekin egiten duguna vanbaskon zelan gelditzen den ikusten joango gara, eta beharbada, zuzendu.

Comments

]]>
Mon, 21 Apr 2008 17:10:13 +0100
6. KARAOKEA ETA BERE ERABILPENA http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/21/6-karaokea-eta-bere-erabilpena http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/21/6-karaokea-eta-bere-erabilpena Zer da karaokea? altavoz

http://www.youtube.com/watch?v=ESO7ySJhfB0 

Ba ez, ez da bakarrik musika atzetik dugula abestea. Letra bistan eta musikarekin (tempoa eta altuera edo afinazioan) sinkronizatuta dugula abestea da. Sinkronizazio hau da lan gehien ematen duena, bai karaokeak erabiltzen zein sortzen ditugunean.

VANBASCO'S KARAOKE PLAYER

Hau dohaineko karaoke irakurle bat da, erreza lortu, instalatu eta erabiltzeko, eta gelan erabilgarria geroago ikusiko ditugun ezaugarri batzuengaitik. Irakurtzen dituen artxiboak *.kar dira, hau da, letra sinkronizatuta sartuta duten midiak. Hori bai, *.mid ere zabaltzen ditu.

Informazioa eta deskarga:

http://www.vanbasco.com/

Behin zure ordenadorean instalatuta, leiho nagusia azter dezagun:

vanBasco's karaoke player

Leiho honetan kantaren izenburua, zenbakia, minutuak eta beste informazio batzu dituen leiho beltz bi ageri dira. Azpian denok ezagutzen ditugun kontrol botoiak (play, stop...) eta desplazamendu barra bat abestiaren joaldia nola doan ikusteko.

Azpiko botoiak dira interesgarrienak gure kasuan, behar ditugun leihoak atera edo ezkutatzeko balioko dizkigutelako.

PLAYLIST - Kanta zerrenda: Gure ordenadorean edo CD baten ditugun karaoke artxiboak programaren barruan sartu behar ditugu, bestela ezin izango ditu irakurri.

CONTROL - Ba horixe: Oso leiho interesgarria guretzat, asko erabiliko duguna. Abestiaren tempoa, altuera eta intentsitatea kontrolatzen ditu.

KARAOKE - Ikasleei interesatzen zaiena eta abesteko erabiltzen duguna: letrak agertzen dira eta erritmoarekin sinkronizatuta gorrituko dira, noiz abestu behar dugun esanez.

OUTPUT - Irteera: Karaoke artxibo horrek dituen musika tresna guztiak edo pistak ikusten dira. Nahi ditugunak aktibatu edo amatatu ahal izango ditugu. Doinu nagusia zeinek egiten duen, eta zeintzuk laguntzak...

PIANO: Midiaren barruan dauden notak agertzen ditu jotzen dituen bitartean.

Azkenez, leiho nagusian ez dagoen aukera interesgarri bat: Karaokearen leihoan eskumako botoiaz klik eginez AUKERAK agertzen dira. Hor letra mota, neurria, atzeko irudia eta beste parametro batzuk alda ditzakegu.

Comments

]]>
Mon, 21 Apr 2008 08:21:58 +0100
5. PROZESATZAILEAREN ERABILPEN BATZUK http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/14/5-prozesatzailearen-erabilpen-batzuk http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/14/5-prozesatzailearen-erabilpen-batzuk Finale 
  
. Konposiziorako: Orkestako edozein tresnaren soinua erabiliz egin daitezke doinuak zein laguntzak. Guk egin ahal ditugu, edo IKT gelan prozesatzaile bat instalatuta eukiz gero, ikasleek ere egin ditzakete konposizioak, euren ezagutzaren arabera. Gero ikaskideen aurrean aurkeztu ahal dituzte, entzunez eta proiektorearen bitartez proiektatuta.


. Hizkuntza musikala lantzeko: Guk edo eurek sortutako/bajatutako artxiboa martxan jarri, eta irakurketa erritmikoa eta melodikoa egin daiteke. Gero aldaketak egin (guk edo eurek) eta berriro abestu, desberdintasunak kontutan harturik.

 

. Jotzerakoan laguntzak egiteko: bajatu edo sortu dugun artxiboa martxan jarri eta ikasleek flautarekin jo behar dute. Guk nahi ditugun laguntzak sartuta emaitza aberatsagoa izango da.

 

. Midi artxiboak editatzeko edota sortzeko: Egiten dugun edozein lan formatu desberdinetan gorde daiteke. Guri gehien interesatzen zaizkigunak bi dira:

 

*.fin: hots, kantarenizena.fin

*.mid: hots, kantarenizena.mid

 

Lehenengoak finaleren artxiboak dira, berak sortu eta ulertzen dituenak, eta .fin extensio edo luzapena dute.

Bigarrenak MIDI artxibo famatuak dira, internetera igo, karaokeak sortzeko erabili eta hainbat gauzatarako balio digutenak. Hauek .mid luzapena dute.

 

Bi artxibo mota hauek ez dute "bultu" handiegia egiten, horregaitik, erosotasunez bialtzen dira korreo elektronikoz.

 

Dena den, informatikak musikan erabilpen zabala dauka. Hemen dituzue orri interesgarri bi arlo hau lantzen dituztenak:

 

http://www.eduteka.org/ExpresionMusical.php

 

 

http://www.xtec.es/rtee/esp/tutorial/index.htm

 

Comments

]]>
Mon, 14 Apr 2008 21:02:44 +0100
4. PARTITURA PROZESATZAILEA http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/14/4-partitura-prozesatzailea http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/14/4-partitura-prozesatzailea amusicline.gif

Nik erabiltzen dudan prozesatzailea FINALE da, baina hemen egiten dugun guztia edozein prozesatzaileri aplikatu ahal zaio.

Finale eta Word edo parekoen arteko antzekotasunak eta desberditasunak aztertuko ditugu. Horrelako prozesatzaile baten zeregin nagusia testu idatzia sortzea den bezela, Finalerena musika idatzia sortzea da, baina badaude beste erabilpen batzuk.

Garrantzizkoena soinu artxiboen kudeaketa izan daiteke:

1. Ezagutzen ez dugun partitura bat sartu eta entzun (hizkuntza musikalean erreztasunik ez badugu; beste tresnarik ez dugunean edo jotzen ez dakigunean). Honek gure lanerako kantak aukeratzeko lana erraztu ahal digu, eta ikasketa edo memorizazioan asko lagundu.

2. Soinu artxiboak zabaldu, editatu edo sortu. Soinu artxiboak internetetik bajatzen baditugu, eta gure erara egokitu, lan asko aurrez dezakegu.

FITXATEGI EDO ARTXIBO KONTZEPTUA.

Datorren saioan midi artxiboak sortu eta kudeatuko ditugunez, kontzeptu batzuk argitzea komeni da.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi_formatu

Finalekin landuko ditugunak MIDI motakoak izango dira.

http://eu.wikipedia.org/wiki/MIDI

http://es.wikipedia.org/wiki/MIDI

Sarritan entzun dugun WAV eta MP3ak ezin dira prozesatzaile hauekin landu.

http://es.wikipedia.org/wiki/Mp3

http://es.wikipedia.org/wiki/Wav

WAV eta MP3 artxiboekin lan batzuk egiteko Nero Wave editor edo Audacity bezalako aplikazioak erabili daitezke.

 Gehiago jakiteko:

http://finale-musica.programas-gratis.net/

brass.gif

Comments

]]>
Mon, 14 Apr 2008 16:15:13 +0100
3. BLOGA KUDEATU http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/09/3-bloga-kudeatu http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/09/3-bloga-kudeatu drums.gif 

Hauek dira atal honetan landuko ditugun zereginak:

1. Bakoitza bere blogean sartu eta itxura eta "nire datuak" errepasatu. Aldaketak egin nahi badituzue, egin.

2. HTML editorea eta aldaketa.

3. Sarrerak sortu, aldatu, borratu eta argitaratu. Zirriborroekin lan bera.

4. Argazkiak eta loturak sartzea: arazoak. Internetetik irudiren bat hartu eta blogean sartu. Interesgarri den helbideren bat bazenu, helbidea zure blogean sartu ere.

5. Youtubeko bideoak sartu. Loturan klik egin eta bideoaren helbidea itsatsi.

http://www.youtube.com/watch?v=ofdEFNuY9UI

6. Erantzunak borratu: Lankide biren blogean sartu eta "sarrera ez egokia" egin, berak borra dezan.


Comments

]]>
Wed, 09 Apr 2008 16:27:14 +0100
2B - BLOGAREN ESKEMA http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/09/2b-blogaren-eskema http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/09/2b-blogaren-eskema Aurreko egunean eskemarena ez zela argiegi gelditu pentsatu nuen. Hemen daukazue ikasleekin egin nituen blogen eskemak, modu sinpleagoan jarrita. Eskemako puntu bakoitza blogeko sarrera baten argitaratu nuen.

fenderspin1.gif

 

 

PERTSONA AHOTSAK: 5. MAILAKO BLOGA

1. AURKEZPENA

Blogean lan egiteko modu hau aztertu: erantzunak ergitaratu.

2. AHOTS MOTAK: SAILKAPENA argitaratu.

. Zuriak (ume eta emakumeak):. Soprano. Mezzosoprano. Kontralto edo alto.

. Grabeak:. Tenorra. Baritonoa. Baxua

3. AHOTS ZURIAK: Adibideak bideoan. Desberdintasunak azaldu eta argitaratu.

4. AHOTS GRABEAK: Adibideak bideoan. Konparaketa egin eta argitaratu.

5. AHOTS TALDEAK: Ahots nahasien koroa, handia eta kamarakoa. Ahotsaren beste erabilpen batzuk. Tresnen imitazioa ahotsarekin. Iritziak argitaratu.

6. AZTERKETA. Galderen erantzunak argitaratu.

ORKESTAKO TRESNAK: 6. MAILAKO BLOGA


  1. AURKEZPENA: Blogean lan egiteko modu hau aztertu: erantzunak ergitaratu.
  2. ORKESTAKO TRESNEN FAMILIAK: Korda, haizea eta perkusioa.
  3. KORDA EDO HARI TRESNAK.
  4. HAIZE TRESNAK: Bi talde nagusiak:

. Egurra

. Metala

5. PERKUSIO TRESNAK:

. Soinu Mugatua

. Soinu mugatuduna

6. TRESNEN IRUDIA ETA DESKRIPZIOA: Bikoteka

7. AZTERKETA.

Comments

]]>
Wed, 09 Apr 2008 16:11:05 +0100
2. BLOGA SORTU http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/07/2-bloga-sortu http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/07/2-bloga-sortu Ordenadore madarikatua!1. Gaien zerrenda komentatuko dugu jendearen erantzunak blog honetan ikusita. 

Bloga egiteko bakoitzak jarri dituen puntuei zerbait gehitzeko baduzue, bota eta hemen jarriko dugu.

2. Bloga sortu: Erabiltzailea, pasahitza, izenburua, itxura... aukeratu. Argazkiren edo loturaren bat sartu.

3. Sortu duzun blogaren helbidea erantzun baten hemen jarri.

4. Lankideen blogetan sartu, eta erantzun edo komentarioren bat idatzi. Denbora badugu "Idatzi nahi badidazu" erabiliko dugu elkarri mezua bidaltzeko.

Comments

]]>
Mon, 07 Apr 2008 16:41:58 +0100
1B.- BLOGAREN ERABILPENA MUSIKA ARLOAN http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/02/1b-blogaren-erabilpena-musika-arloan http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/04/02/1b-blogaren-erabilpena-musika-arloan Atal honetan ihaz musika arloan sortu nituen blog bi aztertuko ditugu. Errakuntza ugari daude eta biak daude amaitzeko, baina nik blog bi hauekin ikasi nuen zer zen blog bat eta nola kudeatu, beraz... bertsoak esaten zuen moduan:

"Ondo egindakoa,

mesedez, txalotu;

txarto egindakoa, (maitia)

mesedez, barkatu."

Bat 5. mailarako prestatu nuen: "Pertsonen ahotsak", ahotsen sailkapena lantzeko.

http://zaldibar5mailamusika.nireblog.com/

Bigarrena 6. mailarako izan zen, orkestako tresnen gainean.

http://zaldibar6mailamusika.nireblog.com/

Ikastaroan zehar ikasleei laguntza eskatu eta amaitzeko eskatuko diet, horrela benetan ikasleek egiten duten erabilpena ikus dezazuen.

Ariketa moduan 5. mailako ikasleei (besteak joan ziren) mezuren bat bidali euren lana baloratuz eta eritziren bat emanez. Ia horrela amaitzen animatzen ditudan.

Eta blog gehiago enredatzea nahi duenarentzat:

http://www.mediatico.com/es/blogs/musica/

Eta blogen antzekoak diren myspaceko web orrialdeak:

www.myspace.com

Adibidez:

http://www.myspace.com/bogoroditsie

Comments

]]>
Wed, 02 Apr 2008 16:40:16 +0100
AURKEZPENA http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/03/05/aurkezpena http://iktmusikan.nireblog.com/post/2008/03/05/aurkezpena Kaixo! Ongi etorri "IKT Musikan" ikastaroko blogera.

Sentsazioa

Blogaren erabilpena helburuen artean dagoenez hau da erabiltzaile moduan trebatzeko erabiliko duguna.

Beste saio batzuetan blogaren kudeaketan sartuko gara, baina hori aurrerago izango da.

Blog honetan galderak, kezkak, zalantzak eta baita eritziak eta abar sartzeko aukera izango dugu. Eta beste aldetik, hainbat ariketa egin eta ebaluazioak bota.

Ikusiko duzuenez, ikastaroko saio bakoitzari blog honetan sarrera bat edo gehiago jarriko diot, eta egingo duguna bertan planteatuko dugu. Egiten duguna gogoratzeko ere balio izango dizuela uste dut.

Informazioa eta blog gehiago:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Blog

Beste blog batzuk:

http://blog.eitb.com/blog.php

http://verbascum.blogalia.com/

Ariketak:

1. Adibideak ikusi ondoren, zure eritzia eman erantzun baten (azpiko loturan klik eginda), zuretzat blog bat zer den azalduz, blog hau baloratuz, zure lankideen eritziak komentatuz, zure espektatibak azalduz...

2. "Idatzi nahi badidazu" lotura erabili eta bidalidazu mezu bat, sistemak funtzionatzen duela ikusteko.

*Gogoratu "F5" botoia sarritan jotzea, bloga freskatzeko (azken aldaketak ager daitezen).

*ETA ALDAKETAK BETI GORDE!

Comments

]]>
Wed, 05 Mar 2008 10:05:04 +0100